Zer da doktoretza mintegia

Doktoretza mintegia urtero antolatzen dute AECPAk eta hura hartzen duen unibertsitateak (edo unibertsitateek). Mintegiaren helburua hirugarren zikloko ikasleen prestakuntzan eta aukera akademikoetan ekarpena egitea da: beren tesi proiektuak definitzen eta irmotzen laguntzea, doktoretza ikerlanen kalitatea hobetzen laguntzeko tresnak eskaintzea eta gerora tesia argitaratzen lagunduko dieten elementuei buruzko informazioa ematea, eta aldi berean beren karrera akademikoa garatzen laguntzea.

Mintegiak dirauen bi egunetan, haien proposamenari esker parte hartzeko aukera izan duten ikasleek beren tesi proiektuak aurkeztuko dituzte, irakasleek eta parte hartzen duten beste ikasleek iruzkinak egingo dituzte, eta tesia eta karrera akademikoa garatzearekin lotura duten hitzaldietan parte hartu ahal izango dute. Gehienez ere 12 doktoretza ikasle onartuko dira, ahal den heinean, lehen eta bigarren urtekoak. Horiei ostatua eta janaria ordainduko zaie mintegiak irauten duen egunetan. Lekualdaketa doktoregaiak ordainduko du. Mintegiaren edukiei, epeei eta hautagaitza aurkezteko prozedurari buruzko informazio nahi izanez gero, irakurri deialdia, eskaera bidaltzeko argibideak eta aurreko mintegien gaineko informazioa.