I. Titulua.- Printzipio Orokorrak

1. artikulua.

1.-AECPAk helburu hauek ditu: Politika eta Administrazio Zientzia sustatzea; horien ikerketak bultzatzea; eta arlo horretako ikertzaile, irakasle, aditu eta espezialisten artean lankidetza zientifiko eta profesionala sustatzea, demokrazia eta giza eskubideen aldeko konpromisoa oinarri.

2.- Horrez gain, Espainiak gauzatzen dituen ekintza zientifiko-politikoak atzerrian zabaltzen ditu Erakundeak, eta antzeko helburuak dituzten erakundeekin harremanetan dago, bai estatu mailan bai nazioartean.

3.- Erakundeak estatu espainiar osoan jarduten du; alabaina, Erakundeak edo bere ordezkariek nazioarteko saio zientifikoetan ere har dezakete parte.

2. artikulua.

AECPA helburu zientifikoekin sortu zen soilik, aurreko artikuluan zehaztutakoekin hain zuzen, eta Espainian indarrean dauden legeek arautzen dute bere jarduera.

3. artikulua.

Erakundearen legezko helbidea hauxe da: Ikerketa Soziologikoen Zentroa, C/ Montalbán, 8, Madril (posta-kodea: 28014).